TXT2TAGS ADIBIDEA

Aurelio Jargas
12/08/2008

Sarrera

Ongi etorri txt2tags-en adibide-fitxategira.

Hemen marka guztien adibideak eta azalpen laburrak dituzu.

Fitxategi honen lehenbiziko 3 lerroak goiburuentzako erabiltzen dira, ondoko formatua jarraituz:

  1lerroa: dokumentuaren izenburua
  2lerroa: egilearen izena, eposta
  3lerroa: data, bertsioa

Alde bietan berdinketa = ikur kopuru berdina duten lerroak izenburuak dira.

Fonts and Beautifiers

Bi letra-tipo multzo ditugu:

NORMALA, apaingarriekin hobetu daitekeena.

IDAZMAKINA, monospace letra-tipoa erabiltzen duena formaturik gabeko testuentzat.

Orain azpizenburu batean sartuko gara...

Apaingarriak

Apaingarrientzako testu markak oso sinpleak dira, testu hutseko eposta batean sartzen dituzunak bezala.

*, /, - eta __ bikoitzak erabiltzen ditugu lodia, etzana, zirriborratua eta azpimarratuta.

etzana eta lodia mota ere konbinatzea badago.

Formaturik gabeko testua

Kode adibide bat edo formaturik gabeko beste testuren bat sartu dezakegu:

    hemen    formaturik    gabe.
  //markak// ez  **dira**  ``aplikatzen``

Formaturik gabeko testua lerro bakarrean ere erraz jar daiteke:

  prompt$ ls /etc

Esaldien barruan ere formaturik gabe idatz daiteke.

Kosmetiko gehiago

Eposta (nor@nombait.com) eta URL (http://www.nor.com) bezalako sarrera bereziak automagikoki aurkitzen dira, bereizle horizontala bezala:


^ mehea edo lodia v


Etiketa duen esteka esplizitu bat ere zehaztu dezakezu.

Eta gogoratu,

Lerroaren aurrean tabulazio batek aipamen bat egiten du.
Tabulazio gehiago, sakonera gehiago (gaituta badago).

Ongi.

Zerrendak

Elementuen zerrendak naturalki sortzen dira, marratxoa edo gehiketa lerroaren hasieran jartzearekin nahiko.

Zerrenda soilak

Zerrendetako defektuzko identifikadorea marratxoa da. Azpizerrendetarako hutsuneak gehitu lerroaren hasierari. Hutsune gehiago, azpizerrenda gehiago.

Zerrendak jarraian doazen bi lerro hutsekin bukatzen dira.

Zenbakitutako Zerrendak

Zerrenda soilen erregela berdinak, identifikadore ezberdina baino ez (gehiketa).

  1. bat
  2. bi
  3. hiru
  4. lau

Definizio Zerrendak

Definizio zerrenden idenfitikadorea bi puntuak dira, terminoa ondoren jarriz. Terminoaren deskribapena hurrengo lerroan kokatzen da.

laranja
fruitu hori bat
sagarra
fruitu berde edo gorria
bestelako fruituak

Taulak

Pipeak erabili taulak eta gelaxkak sortzeko. Lerroaren hasieran pipe bikoitzak goiburu lerroa hasten du. Hutsuneen bitartez gelaxkak lerrokatu daitezke.

1 goiburua 2 goiburua 3 goiburua
1.1 gelaxka 1.2 gelaxka 1.3 gelaxka
2.1 gelaxka 2.2 gelaxka 2.3 gelaxka

Azkeneko pipea kenduta, ertzik ez:

1 goiburua 2 goiburua 3 goiburua
1.1 gelaxka 1.2 gelaxka 1.3 gelaxka
2.1 gelaxka 2.2 gelaxka 2.3 gelaxka

Elementu Bereziak

Gauzak sinpleegiak zirelako.

Irudiak

Irudientzako marka ahal bezain sinplea da: [fitxategia].

Bestelakoak

%%date makro erabilgarriak gaurko datarengatik ordezkatzen da.

Beraz, gaur 20081208 da ISO YYYYMMDD formatuan.

Dataren formatua %? ikurrarekin adieraz dezakezu. Adibidez %%date(%m-%d-%Y)k 12-08-2008 ematen du.

Nahikoa behingoz.


Maider Likona eta Ales Zabalak euskaratuta. (sample-eu.t2t)